XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kontseiluan parte hartzearen bitartez udalerriak finantzaketa-ereduan barne hartzea, era honetan erakunde-maila desberdinen artean finantza-askitasun mailarik handiena lortzearren. Horrek Lurralde Historikoen Legean eta dagokion bosturtekoko Ekarpenei buruzko Legean bidezko aldaketak egitea eskatzen du.

Bestalde, harremanak eta eskumenak arautzen dituen egungo esparrua aplikatzean izandako esperientziak, Lurralde Historikoen Legearen azterketari erakunde-maila desberdinen funtzionamendu eraginkorragoa lortzearen eta, hala badagokio, funtzioen definizio berri bat egitearen ikuspegitik ekitea gomendatzen du.

Gainera, eta erakundeen arteko lanari hertsikiago lotuta, Politika Publikoen Euskal Kontseilua sortuko da, gastuaren ikuspegitik eta Finantza Publikoen Euskal Kontseiluaren ispilu gisa. Erakundearteko izaera izango duen foro berri honek gai jakin batek erakunde publiko guztien partehartze aktiboa eskatzen duen kasuetan jardungo du.

B) Autogobernua kanpora begira

Autogobernuaren oinarrizko eta funtsezko bigarren alderdia, autogobernu horren eskumen-bilakaerari eta, beraz, dagoeneko 20 urteko indarraldia duen Gernikako Estatutuaren egungo egoerari dagokiona da.

Esandakoa egiaztatu ondoren, eguneroko gobernu-ekintza bat zabaldu beharra dagoela ikusten dugu. Hau funtsezko helburua da eta, lortzeko, Estatutuaren esparruak Euskadiko autogobernuan sakontzeko eskaintzen dituen ahalmen guztiak erabiltzen jarraitzea eta zeregin horretan ahalegin handiagoak egitea ezinbestekoa da. Izan ere, eta zuzenbide-esparruak etorkizunean izan ditzakeen aldaketen kaltetan izan gabe, mesedegarria izango da euskal gizarte osoarentzat.

Ildo honetan, eta eskumenak garatzeari, zabaltzeari eta gehitzeari lotutako guztia autogobernuan sakontzeari dagokionez funtsezkoa bada ere, Jaurlaritza osatuko dugun alderdiok Estatutua errotik eta erabat betetzea eta, gainera, Transferentzien Txostenei buruz egin diren legebiltzarreko pronuntziamenduei jarraiki egitea legegintzaldi honen hasierako lehentasuntzat hartzen dugu oraindik ere.